XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harro agertu zen Tobi terrazan. Hemen!

Hauetxek dira!

Eta hori esan zuenarekin batera ikusi ahal izan zuen betaurrekoak janzteko garaia iritsia zela benetan: aurpegi urrikalgarri batekin aurkitzen zen Txokoloski palankana gorriaren ondoan eseririk, Tobiren amak zapi busti batekin ilea marruskatzen zion bitartean.

Leporaino iritsi zen dagoenekoz, eta orain Txokoloskiren aurpegiari iritsi zitzaion txanda...

Itxaron! deitu zuen Tobik.

Lehendabizi betaurrekoak jantzi behar ditu!

Tobiren ama erdi zutik jarri zen.

Betaurrekoak?

Zer betaurreko?

Txokoloskik ikaragarrizko begi sentiberak ditu! esan zuen Tobik.

Eta horregatik eraman behar ditu babes-betaurreko hauek!

Segundurik galdu gabe ipini zizkion Tobik bere buru zabalean, goma eta guzti, betaurrekoak Txokoloskiri.

Eta egia zen: betaurrekoek ez zuten batere irrist egiten.

Aupa! egin zuen oihu Tobik.

Ideia bikaina!

Palankana gainean makurtu zenean Txokoloskik bere irudia ur gainean isladaturik ikusi zuen.

Bere aurpegian zorion barrea ageri zen.